Aurrekontu-kreditua aurrekontu publiko batean aurreikusita dagoen gastu jakin eta zehatz bat burutzeko ezartzen den diru-hornidura da, gastu hori finantzatzeko baino erabili ezin daitekeena. Ezarritako aurrekontu-kreditua printzipioz finkoa den…
Aurrekontu publikoa erakunde publiko batek hurrengo ekitaldi baterako aurreikusten dituen sarrerak eta gastuak zehazten dituen agiria da, Ogasun sailak osatu eta kontrolatzen duena. Gastuak sarrerak baino handiagoa direnean, defizit publikoa dagoela esaten da; eta alderantziz, superabita; gastuak eta sarrerak berdinduta daudenean, aurrekontu-oreka dagoela esaten da. Aurrekontu publikoen eraketak eta onespenak araudi zorrotzei jarraitu behar diete. Izan ere, aurrekontu publikoetan hiritarrek estatuari emandako dirua nola gastatzen den erabakitzen da, zerbitzu publikoak, egin beharreko lanak eta inbertsioak zeintzuk izango diren; hori dela eta, aurrekontu publikoen zehaztapena garrantzi politiko handiko gaia da, eta hartan islatzen dira agintean dagoen edo gehiengoa duen indar eta eragile politikoen asmoak eta nahiak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, presupuesto público.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.