Frantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber,…

Aurrekontu-kreditua aurrekontu publiko batean aurreikusita dagoen gastu jakin eta zehatz bat burutzeko ezartzen den diru-hornidura da, gastu hori finantzatzeko baino erabili ezin daitekeena. Ezarritako aurrekontu-kreditua printzipioz finkoa den arren, aldaketak jaso ditzake ekitaldian zehar, hala nola kreditu gehigarriak, gastua finantztatzeko kreditua bukatu eta gastua ezinesbestekoa denean, aparteko kredituak, gastu berriak eta ezinbestekoak direnean, kreditu-sorkuntzak, aparteko sarrerei esker gastua gehitu daitekeenean eta soberakinen sarrera, aurreko ekitaldietatik xahutu gabeko dirua hartzen denean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, crédito presupuestario.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.