Defizit publikoa herrialde bateko administrazio publikoetan epe jakin batean, normalean urtebetean, gastuak diru sarrerak baino handiagoak direnean gertatzen den egoera da (ikus, gainera, defizita). Superabit publikoa, aitzitik, sarrerak…
Administrazio publiko jakin batean edo horien osotasunean, aurrekontu-defizita gastuak sarrerak baino handiagoak direnean gertatzen den egoera da, gastuei sarrerak kenduz zehaztu eta kalkulatzen dena. Administrazio publikoen osotasunari buruzkoa denean, defizit publikoa deitzen zaio. Aurrekontu-defizita zehatz definitzeko irizpide desberdinak daude: aurreikusitako aurrekontuari buruz izan daiteke, ekitaldiaren hasieran, edota likidazio-aurrekontua, ekitaldiaren amaieran; beste alde batetik, kutxako defizita izan daiteke (kobrantza eta ordainketei buruzkoa) edota sarrera eta gastuei buruz, haiek gauzatu diren ala ez kontuan hartu gabe; azkenik, barnehartzen diren atalen araberakoa ere (ordaindu beharreko interesak ordaintzen diren, esaterako) desberdina izan daiteke.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, déficit presupuestario.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.