Anekdota (antzinako grezierazko ἀνέκδοτος, anékdotos, « argitaratu gabea »; eta ἀνέκδοτα, anékdota « idatzi gabeko gertaerak », hitzetatik) egiazko gertaera berezi eta bitxi baten kontakizuna da, gehienetan hitzaldi edo elkarrizketa baten haritik…
Aurreiritziak edo aurrejuzguak gehienetan pertsona eta ideiei buruz haietaz informaziorik izan gabe eratzen diren iritziak dira, gehienetan negatiboak. Aurreiritziak indibidualak dira, estereotipoak ez bezala, pertsona jakin batek beste pertsona edo ideia jakin batzuengan proiektatzen dituztenak, eta beraz ez derrigorrez partekatuak, askotan estereotipoak eragindakoak diren arren. Adibidez, ezagutu gabe pertsona batek botatako "Kepa alfer hutsa da", aurreiritzia litzateke, Kepa andaluza izanda, andaluzak alferrak direla dioen estereotipoan oinarritua agian. Aurreiritziek diskriminaziorako bidea zabaltzen dute askotan, iritzi horietan oinarrituta erabakiak hartzen direnean. 1 2
Beste hizkuntzetan: gazteleraz, prejuicio; ingelesez, prejudice.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.