Ikaskuntza errezeptiboa edo ikaskuntza harkorra ikaslea irakaslearen informazio jaso baino egiten ez duen ikaskuntza mota da, non ikaslea hartzaile hutsa den. Guztiz kontrajartzen zaio aurkikuntza bidezko ikaskuntzari. Abantaila…
Aurkikuntza bidezko ikaskuntza ikasleak berak garatzen dituen ekintza, lan, esperimentu, proiektu edo jolasen bitartez burutzen dena, bere kabuz egiten duena, batere laguntzarik gabe edo laguntza txikiarekin, bere ahalmen kognitiboak baliatuz. Ikaskuntza mota aktiboa da, ikaskuntza errezeptiboaren aurkakoa. Jerome Brune (1915-2016) psikologo eta pedagogoa nabarmendu da ikaskuntza horren inguruko teoria psikologikoa garatzen.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, discovery learning; gaztelaniaz, aprendizaje por descubrimiento.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.