Hizkuntzalaritzan, aurkaritza bi esaldien arteko oposizioa edo kontrakotasuna, esaldi batek baieztatzen duena beste batek murriztuz edo ukatuz, adierazten duen funtzio sintaktikoa da. Aurkaritza adierazteko aurkaritzako juntagailuak ta lokailuak erabiltzen dira (adibidez, "Jatetxera joan nintzen baina ez nuen ezer jan", "Datuek erakusten dute emakumeek nota altuagoa dutela. Halere, ezin dugu ondorio hori erabat ziurtatu").
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, coordinación adversativa.
Loturiko artikuluak
Erlatibizazioa (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritza, erlatibizazioa perpaus erlatiboak, hau da izen-sintagma bat osatu edo lagundu egiten duten mendeko perpausak alegia, eratzeko prozesua da. Hainbat erlatibizazio-modu daude hizkuntzetan, horietako batzuk hizkuntza formalean erabiliak,…
Enuntziazioa (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritzan, enuntziazioa enuntziatu edo adierazpen bat gauzatzeko prozesuan esku hartzen duten elementuen multzoa da, zer adierazten den aparte, nork, noiz, nola eta zergatik adierazten den zehazten dutenak eta…
Kontrakzioak (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritzan, kontrakzioa edo laburketa ondoz ondoko fonema, silaba edo hitzen laburbiltzea da, horien bitartekoak ezabatuz, hizkeran nahiz idazkeran. Euskaraz oso ohikoak dira, adibidez, hala ere --> halere, ez…