Filosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…

Atzekariaren baieztapena baldintzazko adierazpen batean atzekaria edo ondorioa egiazkoa izanda, aurrekaria egiazkoa dela argudiatzen duen falazia logikoa da. Adibidez, "bele guztiak beltzak dira, beraz etxe ondoko soroan ibiltzen den belea ere beltza da" adierazpenetik abiatuta, "etxe ondoko soroko belea beltza dela" ikusita, "bele guztiak beltzak dira" baieztatzea atzekariaren baieztapena da, eta beraz, argudio okerra. Hala eta guztiz ere, indukzioa, orokorrean onartu ohi den prozedura logikoa, atzekariaren baieztapenaren aldaera dela esan daiteke.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.