Atomismo logikoa filosofia analitikoaren baitan garatutako teoria da, bereziki Bertrand Ruseel eta Ludwig Wittgenstein filosofoen eskutik, hizkuntza argi, zehatzago proposizio guztiak egiazko/faltsu sailkatzen dituena. Horretarako hizkuntza egia/faltsu balio duten proposizio atomikoez osaturik egon behar da, munduko egitate atomikoekin alderatuta. Proposizio atomikoak lotuz, proposizio konplexuagoak eratzen dira, logikaz, eta era berean egia/faltsu balioa izango dutenak. Proposizio atomikoak predikatu edo aditz hutsak dira ("Josemari gizona da" edo "Josemarik gosaldu egin du gaur"). "Unikornioak badira", berriz, proposizio konplexua litzateke "a unikornioa da", "b unikornioa da", ... proposizioetatik osatuta eta egia izango dena, horietako bat gutxienez egia denean, baina horiek denak faltsuak direnez, faltsua dena.
Atomismo logikoak monismoa kritikatzen du, gauzen arteko erlazioak baztertu egiten dituenez; era berean, idealismoa kritikatzen du. Aldi berean, enpirismoarekin loturik dago, hartan bezala objektu fisikoei buruz zuzenean ezer ezin dugula jakin baieztatzen duenez.
Loturiko artikuluak
Neopositibismoa (positibismo logikoa, enpirismo logikoa)Neopositibismo logikoa, positibismo logikoa edo enpirismo logikoa, XX. mendearen hasieran garatutako korronte filosofikoa izan zen, metafisika guztiz baztertu, zientzia eratzeko metodologia bateratua eratzea helburu zuena, zientzia fisikoaren proiektua…
PremisakArrazonamendu logiko batean, premisak abiapuntutzat hartzen diren proposizio edo baieztapenak dira, zeinetatik logika edo erretorika erabiliz, konklusioak inferitu edo eratorriko diren. Silogismo batean, premisa maior, handi, nagusi edo…
Filosofia analitikoaFilosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, helburu nagusitzat hizkuntza errealitatea ezagutzeko tresna gisa aztertzea duena. Joera horren ordezkari nagusiak izan ziren George Edward…