Ataraxia bereziki pirronismoan eta epikureismoan erabilitako kontzeptua izan zen. Literalki, "lasaitasuna, baretasuna, asaldagaiztasuna" adierazten du eta eudamoinia edo bizitza bete edo zoriontsuaren osagai edo baldintza nagusia da eskola horietako filosofoen arabera. Pirronismoan, ataraxia epoché edo judizioaren etendura izeneko egoera mentalera heltzearen ondorioa da, ezer ez dakigunean, ez baietz ez ezetz esaten ez dugunean suertatzen den egoera. Epikureismoan berriz, ataraxia beharrezkoak eta naturalak ez diren plazerak baztertu eta minak eragiten ez digunean lortzen dugun egoera da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gardenki: Zuzenbidearen iturriakZuzenbidearen iturriak arau juridikoak sortzeko ekintzak eta moduak dira. Labur, zuzenbidearen iturritzat hartzen dira, hierarkikoki, legea, ohitura eta zuzenbidearne printzipio orokorrak. Zuzenbidearen iturriei buruzko gardenkiak, hemen PDF formatoan,…
Noumenoak eta fenomenoakKant-en filosofian, noumenoa (nomenoa ere deitua) eta fenomenoa objektuen bi ikuspegi dira, ezagutzaren mugak finkatzeko baliatzen direnak. Objektuak esperientziatik edo zentzumenetatik azaltzen direnean, fenomenoak dira (antzinako grezierako φαινόμενoν hitzetik, "itxura",…
Gardenki: Epikuro Samoskoa eta epikureismoaEpikureismoa Epikuro Samoskoa antzinako greziar filosofoak abiarazitako mugimendu filosofikoa izan zen. Horri buruz jakin nahi baduzu, klik egin hemen, horri buruzko gardenkiak PDF formatoan eskuratzeko.