Asoziazio askea teknika psikoanalitikoa da, non pazienteari unea burura etortzen zaion guztia (ideiak, pentsamenduak, emozioak, oroimenak, ...) terapeutari adierazteko esaten zaion, ahoz zein idatziz, haren parte hartzerik gabe, erabateko askatasunez, errepresioaren eraginez inkontzientera bultzatzen diren ideia horiek azalarazteko. Sigmund Freudek proposatuko teknika izan zen, funtsezkoa bere metodologian, hipnosiaren ordezko gisa, hura baino fidagarriagoa zelakoan. Transferentzia (pertsona bati buruz sentitzen dena beste batengana eramatea), proiekzio (norberaren ezaugarriak beste batengana eramatea) eta erresistentziari (oroimen eta pentsamenduak oztopatzea) aurre egiteko terapia gisa erabiltzen da. Egun, kritikatu egiten den terapia da, pazienteak bere ideiak adieraztera bultzatua sentitzen denez, benetakoak ez diren asoziazioak adierazteko joera izaten duelako, besteak beste.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, free association; gazteleraz, asociación libre.
Loturiko artikuluak
Psikologia ebolutiboaPsikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa…
SuperniaPsikoanalisian, supernia Sigmund Freudek gogamenaren egitura eratzeko azaltzen duen bigarren topikako hiru ataletako bat da, niarekin eta zerarekin batera (lehenengo topikan kontzientea, inkontzientea eta prekontzientea bereizi zituen). Superniak…
Sigmund FreudSigmund Freud (1856-1939) fisiologo, sendagile, psikologo eta pentsalaria izan zen, psikoanalisiaren aitzindaria. Gogamena hiru atalek osatzen duten sistema moduan (zera, egoa eta superegoa), burmuinaren zati fisikoak izan gabe,…