Sarrera kontrzeptu ekonomikoari buruz da, eskulangintzari buruz jakiteko ikus: Artisautza. Eskulana langile batek zerbaitetan egiten duen lana da, bereziki, baina ez esklusiboki, lan hori fisikoa denean. Igeltsero, iturgin,…
Gizapedia
Kredituak: Stebe Bozak
Artisautza edo eskulangintza Industria Iraultzaren aurreko ekoizpen-modu nagusia izan zen, eskuko lana eta teknologia sinplea (eskuko lanabesak) baliatzen dituena. Bestalde eta ekoizpen industrialean ez bezala, artisauek bakarrik edo talde txikietan lan egin eta ekoizpen-serie laburrak egiten dituzte. Industria Iraultzaren aurretik ekoizpen-modu nagusi bat izan zen, bereziki gremioekin loturik. Egun, ordea, artisautzat hartzen dira gehienbat objektu dekoratiboak eta apaingarriak eskuz eta kutsu sortzaile, artistiko eta pertsonalez ekoizten dituzten pertsonak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, handicraft; gaztelaniaz, artesanía.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.