Zazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…
Arte kontzeptuala edo kontzeptualismoa bereziki 1960tik abiarazitako mugimendu eta teoria artistikoa da, artelanean datzan kontzeptu edo ideia artelana sortzeko teknikaren eta horren fisikotasunaren gainetik dagoela aldarrikatzen duena. Arte kontzeptualean artelana bezain garrantzizkotzat hartzen dira artistak adierazitako asmoak, eta lana burutzeko baliatu dituen zirriborro eta oharrak, horiek ere artelan nagusiaren kontzeptua eratzen dutelakoan; aldi berean, ikusleak rol garrantzizkoa hartzen du, kontzeptua garatzen lagundu egiten duelako. Hainbat joera eta estilo bereizi dira arte kontzeptualaren baitan: land art, process art, performance art , art povera, eta abar.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.