Arte figuratiboa (figurazioa, figuratibismoa)


KategoriakArtea

Figurazioa gizakiak egindako lehen artelanetako joera ere bada, harkaitzetako margolanetan ikus daitekeeen bezala.

Arte figuratiboa, figurazioa edo figuratibismoa aise ezagutu daitezkeen errealitateko objektuak irudikatzen dituen artea da, margolaritzan eta eskulturan islatzen dena. Aurkako estilo artistikoa arte abstraktua da. Arte figuratiboaren joera garbiena errealismo artistikoa da; eta horien artean muturrekoena XX. mendean abiarazitako hiperrealismoa, errealitateko objektu, pertsona eta egorak literalki eta xehetasun osoz irudikatzen dituena. Errealismotik at dauden estilo artistiko figuratiboak ere badaude; besteak beste, espresionismoa, errealitatea itxuraldatu egiten duena, eta inpresionismoa ere, argiak errealitatean uzten duen inpresioa bereziki islatzen duena, estilo figuratiboak direla esan daiteke.

213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.