Arrisku psikosoziala langileak lantokian bertan nahiz lantokitik kanpo izan ditzakeen jokabide negatiboak bultzatu eta finean haren ongizatea eta osasuna fisiko, psikiko nahiz soziala kolokan jarri eta kaltetu ditzakeren faktoreek osatzen dute, lantokiko antolaketarekin (hierarkia zorrotzak, partehartze eskasa, ordutegi desegokiak), lanpostuan bete beharreko lanekin (errepikakorrak edota bereziki gogorrak direnean) eta lantokiko ingurune sozialarekin (jazarpenak, isolamendua) zerikusia dutenak. Arrisku psikosozialeko egoeren ondorioak emozionalak eta kognitiboak izaten dira hasiera batean (antsietatea, kontzentraziorako zailtasuna), eta hortik portaera arazoak (adikzioak, indarkeria) nahiz gaixotasunak (depresioa, ...) erator daitezke. Emakumeen kasuan, arrisku psikosozialak larriagoak dira, presentzia bikoitzaren fenomenoagatik.
Loturiko artikuluak
Arrisku-kapitalaArrisku kapitala edo arrisku-kapital inbertsioa proiektu berritzaileak aurrera eraman nahi dituzten enpresa txiki eta ertainetan, esaterako start-up direlakoetan, egindako inbertsioak dira, gehienetan iraupen laburrekoak, partaidetza txikikoak eta finantzazio…
Arrisku moralaEkonomian, arrisku morala gertatzen da bi eragile ekonomikoen arteko transakzio batean eragileetako batek besteak ez duen informazioa izateagatik duen abantaila probetsi eta horren ondorioz etekin handiagoa lortzen duenean.…
Presentzia bikoitzaPresentzia bikoitza emakumeek lantokian lan egin eta aldi berean etxeko eta familiako lanak bereganatzeagatik jasaten duten mendekotasunezko egoera da. Laura Balbo italiar soziologoak 1970eko hamarraldiaren bukaeran proposaturiko kontzeptua…