Arreta soziosanitarioa XX. mendearen bukaeratik izandako aldaketa demografikoen ondorioz (biztanleriaren zahartzea, familiaren tamainaren murrizketa, bereziki) sortutako arazo sozialei buruz, bereziki gaixo kronikoen egoerari buruz, zerbitzu publikoetatik eskaintzen diren baliabideen multzoa da, haien autonomia sendotu, oinazea arindu eta eta bergizarteratzea bultzatzeko. Horien artean, etxeko laguntza, eguneko zentroak, hezkuntzarako zerbitzuak eta arretarako plataforma telematikoak biltzen dira besteak beste. Arreta soziosanitarioak eredu integratua eskatzen du osasun zerbitzu eta zerbitzu sozialen artean, horien arteko komunikazio eta koordinazio-kanalak indartuz; halaber, eta erabiltzaileari begira, komunikazio egokia eskatzen duen arreta da, gaixoak eta horien senideek eskaintzen diren zerbitzu eta baliabideen berri izan dezaten.
Hiztegia: ingelesez, health and social care; gaztelaniaz, atención sociosanitaria.
Loturiko artikuluak
Biztanleriaren zahartzeaBiztanleriaren zahartzea, populazioaren zahartzea, zahartze demografikoa edo gizartearen zahartzea populazio baten batez besteko adina eta bizi itxaropena adin altuetara gehitzen dituen prozesu demografikoa da. Trantsizio demografikoaren ondorengo erregimen…
Arreta osoaArreta osoa (ingelesez, mindfulness; jatorrian sanskritoko smrti eta palierazko sati hitzetatik dator, biak literalki "oroimen" euskaraz) budismoko kontzeptua da jatorrian, gogamenaren presentzia, kontzentrazioa, orainean finkatua, adieraziko lukeena. XX. mendearen…
Arreta soziosanitarioa (gizarte- eta osasun-arreta)Arreta soziosanitarioak edo gizarte eta osasun arretak gaixo kroniko eta pertsona dependenteen egoera arindu eta ahal den neurrian haien ongizate eta bizimodu duina sustatzen dituzten lanak biltzen ditu.…