Fenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…

Arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa Immanuel Kant-ek (1724-1804) ezagutzari buruz egin zuen sailkapena da, aurretik Aristotelesek, Agustin Hiponakoak eta Tomas Akinokoak ere sailkapen baliokideak egin zituzten arren. Arrazoi teorikoa errealitateari buruzko ezagutza da eta epistemologiari eta gnoseologiari dagokio horren azterketa ; arrazoi praktikoa berriz, nola jokatu behar dugun eta zerbait zuzena edo okerra den ezartzen duena da eta etikari dagokio.1 Ohartu behar da arrazoi praktikoak ez duela zerikusirik ezagutza praktikoarekin (bizikleta bat nola konpondu).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.