Lubaki gerra edo lubaki guda, lubakietako gerra ere deitua, bi armaden arteko borrokak lurrean egindako lubaki edo zulo luzeetan babesten diren gudarien artean gertatzen da. Ohikoa izan zen…
Armamentu norgehiagoka, armamentu lehia, arma-lasterketa edo arma-karrera elkarren etsai edo aurkari diren herrialdeek euren armadak gero eta arma gehiagorekin, eraginkorragoekin edo hilgarriagoekin, garatzen duteneko egoera da, aurkariaren mehatxuari aurre egin eta hark erasoa egiteko izan dezakeen asmoa kentzearren. Tentsio beliko handiko egoeretan gertatzen den fenomenoa da, baino estratega batzuen arabera, kontraesankorra dirudien arren, gerra ez lehertzea ahalbidetzen du, bestearen indar militarren beldurrez aurkari bakoitzak gerra pizteko izan ditzakeen asmoak baztertu egiten baititu, disuasioa deitzen deitzen den mekanismoaz. Historian izan dira armamentu-norgehiagoka egoera batzuk, Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Britania Handiaren eta Alemaniaren artean, eta bereziki Gerra Hotzaren aldian, Sobietar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean, mundu osoa birrindu eta desagerrarazteko ahalmena zuten arma nuklearren garapen itzelarekin, Bigarren Mundu Gerratik abiatu eta 1990 urtera arte.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.