Esfera publikoa edo esparru publikoa egunerokoan gizarteak egiten dituen aldarrikapen eta eskaeren eztabaida eta elkarrizketarako toki soziala da, haiek agenda publikoa osatu eta politikoki bideratze aldera, erakunde zibikoen…
Armairutik ateratzea pertsona homosexualek, eta zabalagoan LGTB direnek, euren sexu-orientazioa familian, lagunen artean, lantokian eta orokorrean esfera publikoan jakinarazi eta zabaltzeko erabakia adierazteko erabiltzen den esamoldea da. Heteronormatik at dauden pertsonen aurkako diskriminazioa, estigmatizazioa eta jazarpena izan dira tradizionalki LGTBI euren kondizio sexuala ezkutatzeko arrazpoia nagusia. Armairutik ateratzea erabaki indibidual eta pertsonala da, intimitate sexuala urratzen duena baino aldi berean pertsonaren autokontzeptua eta autoestimua indartzen duena heteronormaren aurka. Kolektiboki gainera, LGTB sexu orientazioak ikusgarri bihurtu eta normalizatzeko ekintza da armairutik ateratzea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, coming out (of the closet); gaztelaniaz, salir del armario.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.