Gerontokrazia agintariak agure edo adineko pertsonak diren gobernu-sistema da, bereziki haien esperientzia eta jakituriagatik aukeratuak. Hedaduraz, agintari horien multzoari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Erromako senatua, esaterako,…
Aristokrazia pertsona gutxi batzuek, guztietatik ustez onenek, zuzendutako gobernu-mota da. Hedaduraz, pribilegioak atxikizten dituzten pertsona gutxi batzuk osatzen duten taldeari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Grezian proposatu zen aristokrazia gobernu-mota gisa, Platonen eta Aristotelesen eskutik, monarkiaren (errege bakar baten gobernua) eta oligarkiaren (handinahi gutxi batzuen gobernua) gobernuaren eragozpenak ikusita.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.