Aranjuezko matxinada


KategoriakHistoria

Aranjuezko matxinada 1808 urtean Madrildik gertu dagoen Aranjuez herrian izan zen herri matxinada izan zen, orduko Karlos IV.aren erregealdian Espainia de facto gobernatzen zuen Manuel Godoyren aurka eta Karlos IV.ak tronua Fernando VII. semearen esku uzteko exijitzeko. Matxinadaren oinarrizko arrazoia aurreko hilabeteetan Karlos IV.aren kanpo politika izan zen, Espainia Napoleonen esku utziz, Fontainebleauko Itunaren bitartez. Orduan herrialde osoan herritarrek pairatzen zuten krisi ekonomiko latzak ere izan zen matxinada piztu zuen beste kausetako bat. Matxinadak bere helburua lortu zuen eta Karlos IV.ak azkenean bere seme Fernando VII.arengan abdikatu zuen.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.