Legitimismo kulturala erlatibismo kulturalaren kritika egiten duen paradigma antropologiko eta soziologikoa da. Erlatibismo kulturalean, kultura guztiak dira maila berekoak eta, beraz, ezin daiteke zen kultura bat bestea baino…
Apropiazio kulturala kultura batek beste kultura bateko elementuak (sinboloak, errituak, festak, artefaktuak, historia, ezagutzak, ...) bereganatu eta baliatzea da, haien jatorriko zentzua aldatuz, banalizatuz, folklorizatuz, komodifikatuz edo ezabatuz. Gehienetan, kultura menderatzaile edo nagusi baten botere-egoeratik gertatzen den fenomenoa da, minorizaturik dagoen kultura bateko elementuak bereganatzen dituenean, haiek desitxuratuz, kolonialismo kulturalaren ondorio gisa. Batzuetan, ordea, apropiazio kultural hori kultura zabal eta aberatsak eratzeko erabili dira; adibidez, jazz-a eta rock and roll-a Ipar Amerikako beltzen musikaren apropiazioaren ondorio direla esan daiteke. Ohikoa ez den arren, gerta daiteke kultura minorizatuak bereganatzea kultura nagusiko elementuak, gehienetan jatorrian zentzurik edo esanahirik ez dutenak, baina haiei esanahi berria emanez, birsignifikazio prozesu baten bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cultural appropiation.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.