Ogia eta zirkoa (latinezko jatorrian, panem et circenses) herri xeheak kontsumismoarekin (ogia) eta kirola eta beste ikuskizunekin (zirkoa) erakusten duen atxikimendua izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, literaltasunetik haratago…

Aporofobia pertsona pobre eta txiroekiko mespretxua edo gutxiespena da, pertsona horiek baztertzera eramaten duena. Etimologiaz, fobia edo beldurra barneratzen badu ere, aporofobiak zerikusi handiagoa du pertsona txiro horien inguruan dauden estereotipoekin, pertsona horiek arriskutsuak direlako ideiarekin hain zuzen, azkenean pertsona horiekiko diskriminazioa ekartzen duena. Egia da, ordea, batzuetan aporofobia pertsona batzuek pobreziari dioten beldurrarekin loturik egon daitekeela, pobrezia ikustea edo pobreak diren pertsonekin harremanak izateak pobrezia beraiei ere eragin diezaieketen egoera dela agerian geratzen delako. Aporofobia terminoa 1990eko hamarkadan sortu zen, hain zuzen ere xenofobia terminotik bereizteko, pertsona batzuen jarrera xenofoboa baino, alegia kanpoko pertsona eta familiekiko arbuioarekin baino, kanpoko pertsona pobreen gutxiespenarekin loturik dagoela frogatu zelako, kanpotik datozen pertsona eta familia aberatsak arazorik gabe onartzen direla ikusita.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.