Apokatastasia (antzinako grezierazko ἀποκατάστασις hitzetik, "berrezarpena", "gauzak bere lekuan jarri") gauzak euren jatorrizko printzipio edo hasierako egoerara itzultzea da. Grezierazko adiera arruntean gaixo bat sendatu, lapurtutako zerbait jabeari eman zein astroak euren lehengo kokapenera itzultzea adieraz dezake. Filosofian, betiereko itzuliaren sinonimo gisa erabili da. Gottfried Leibniz filosofoak (1646-1716) Apokatastasis panton izenburuko saiakeraren zirriborroa idatzi zuen 1715ean, non denbora aski luzea igarota, pertsona berdinak biziko liratekeen, eta egoera eta zirkunstantzia berdinetan.
Kristau teologian berriz, Origenes kristau teologo eta Elizaren aitak (185-254) ezarri zuen doktrina da, zeinaren arabera denbora guztien amaieran, guztiok, bekatari izan ala ez, Jainkoarekin bat egingo dugun. Itun Berrian ere agertzen da, berritze espiritual moduan eta Kristoren itzulera eta iragarpen guztien gauzatzea adierazteko.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Palingenesia (filosofia eta erlijioa)Agian, palingenesia terminoaren kontzeptu politikoa bilatzen ari zinen. Palingenesia (antzinako grezierazko παλιγγενεσία (palingenesía, “birsortzea”; πάλιν -pálin, “berriz”- eta γένεσις -génesis, “sortzea”- hitzetatik) antzinako filosofia eta erlijioetako sinesmena da, noizpait mundu berria sortu…
Betiereko itzuliaBetiereko itzulia munduaren eta unibertsoaren gertaera guztiak noizbait zehaztasun osoz errepikatuko direla baieztatzen duen teoria da. Pitagorikoen eta estoikoen filosofiaren printzipioa izan zen, eta filosofiaren historian zehar maiz…