Ustiapeneko emaitza enpresak bere ohiko jardueran aldi jakin batean eskuratzen dituen sarrerak ken irteerak dira, alegia salmentak ken jarduerako gastu normalak. Zehazki, enpresaren negozio-bolumena, izakinen aldaketa, beste ustiapeneko…
Ustiapeneko gastuak enpresa bati bere jardueran sortzen zaizkion gastuak dira. Adibidez, altzariak egiten dituen enpresa batentzat ustiapeneko gastua zuraren kostua, ordaintzen diren lanorduak, makineriako gastuak eta antzekoak lirateke. Ustiapenekoak ez diren gastuak aparteko gastuak direlan esaten da, hala nola isunak, kobratu gabeko fakturak eta abar. Ustiapeneko gastuak ustiapeneko emaitza kalkulatzeko erabiltzen dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gastos de explotación y gastos extraordinarios.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.