Aparteko orduak


KategoriakEnpresa

Aparteko orduak, ordu bereziak edo ordu estrak, aparteko ordainsariak ere deituak, langileak bere lanaldi arruntetik kanpo burutzen dituen orduak dira. Lanaldia kontratuan edo hitzarmen kolektiboan ezartzen da, eta eguneko, asteko nahiz urteko izan daiteke. Horrela, adibidez, langile baten kontratuan astean 40 ordu baino gehiago ezin dituela egin ezarrita badago, 40 ordutik aurrera egiten dituen orduak aparteko ordutzat har daitezke. Aparteko orduek lanaldi arrunteko orduek baino ordainsari handiagoa izaten dute, eta langileari gainsoldata ekartzen diote ondorioz. Halaber, borondatezkoak izaten dira, baina kasu batzuetan langileak ezinbestean bete behar ditu, konponketa bat bukatu den kasuetan esaterako, betiere arauz jarritako dagoen muga gainditzen ez bada.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, overtime hours; gaztelaniaz, horas extraordinarias.

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.