Ehun produktiboa (aparatu produktiboa)


KategoriakEkonomia

Ehun produktiboa, ehundura produktiboa edo aparatu produktiboa (ekoizpen-ehun edo ekoizpen-aparatua ere deitua) ekonomia batek jarduera ekonomikoak aurrera eraman eta garatzeko dituen ekoizpen-faktore edo baliabide iraunkorren multzoa da, hala nola giza baliabideak, kapital soziala, azpiegiturak, kapital fisikoa eta teknologia, horiei buruzko ezagutzekin batera, era egokian konbinaturik. Iraunkorra izan arrne, ehun produktiboak egitura dinamikoa izan beharko luke, etengabe berritzen dena, lehiakorra izateko, I+G, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatuz besteak beste.

Beste alde batetik, ehun produktiboa sektore ekonomikoetan banatzen da, bakoitzak bere izaera eta ezaugarri propioekin.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, tejido productivo, aparato productivo.

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.