Antropozentrismoa


KategoriakFilosofia

Antropozentrismoa gizakia munduko elementu zentrala baieztatu eta oinarritzat hartzen duen ikuspuntu filosofikoa da, zeinaren arabera gizakia munduaren izaki nagusia den eta gizateriaren helburuak, asmoak, idealak eta interesak beste izaki bizidunen eta naturako beste elementu guztien gainetik jartzen diren. Antropozentrismoaren sustraiak judaismoan eta kristautasunean daude, non gizakia Jainkoaren irudi eta antzeko sortua den, baino bereziki Aro Modernoan nagusitu den mundu ikuskera izan da,  Erdi Aroan nagusitu zen teozentrismoaren ondoren. Erlijioa baztertuz,  filosofiaren historian ere aurkitzen ditugu antropozentrismoaren aldeko argudio zenbait, hala nola Aristotelesengan eta Kanten filosofia moralean; egun ere, antropozentrismoa ingurumenaren etikan zeharo txertaturik dagoen joera da; adibidez, ingurumenarekiko begirunea eta zaintza gizakiaren interesen arabera baloratzen da gehienetan.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Boslaugh SE. Anthropocentrism. britannica.com. https://www.britannica.com/topic/anthropocentrism.
230 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.