Antolakuntza
Antolakuntza edo antolaketa konplexutasun handiko erakunde eta egitura sozialetan, baliabideak arteko koordinazioa ezarri, gauzatu eta kontrolatu egiten dituen jarduera da, haien funtzioak eta hierarkiak zehaztuz. Antolakuntza beharrezkoa da enpresa, administrazio publikoan, eskoletan, familietan eta baita norbanako bakoitzak garatzenm dituen jardueretan. Plangintza eta kudeaketarekin batera garatu behar da, erakundeak bere funtzioak bete ditzan. Antolakuntza formala izan daiteke, egiturako elementuen funtzioak eta horien arteko erlazioa guztiz zehaztu denean; antolakuntza informala, berriz, elementuen arteko koordinazioa berez gertatzen denean suertatzen da, esplizitatu edo zehaztu gabeko arauei jarraiki.
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, “Antolakuntza”; Gizapedian, 15 apirila, 2021, https://gizapedia.hirusta.io/antolakuntza-antolaketa-kontzeptua-definizioa-zer-da-wikipedia/. Ikus, gainera