Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Antitesiari buruz figura erretoriko gisa jakiteko, ikus Antitesia (erretorika).
Filosofian, antitesia baieztapen (tesi) bati egiten zaion ukapen, errefutazio, kontraetsenplu edo salbuespena da, tesia faltsutu edo gezurtatzeko erabiltzen dena. Hegelen dialektikan, antitesia tesiarekin batera jartzen da, eta sintesi berria sortu, aurrerabidea ahalbidetzen duena, infinituraino. Antitetikoa beste zerbaiten antitesi moduan planteatzen den horren ezaugarria da.
Adiera arruntean, zerbaiti buruz guztiz aurkakoa den hori izendatzeko ere erabiltzen da. Adibidez, pertsona beste pertsona baten antitesia dela esaten denean, guztiz ezberdinak direla adierazten da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.