Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Antitesia (erretorika)

Antitesiari buruz termino filosofiko moduan jakiteko, ikus Antitesia eta antitetikoa (filosofia).

Antitesia (antzinako grezierazko  ἀντίθεσις, antíthesis, hitzetik, literalki ‘kontrajartzea’) aurkako esanahia duten bi hitz, esamolde edo esaldi lotzean datzan estilo-figura da, adierazitakoa nabarmendu edo adierazkortasuna lortu nahina. Adibidez, “pauso txikia gizon batentzat, pauso handia gizadiarentzat”, Neil Armstrong astronautak Ilargia lehen aldiz zapaltzean esandakoa. Antitesia ez da oximoronarekin (kontraesana ondoko bi hitzen artean, “ur lehorra” adibidez) eta paradoxarekin (kontraesankorrak diren bi ideia batera jarri, “diru gehiago izateak pobreago egingo zaitu” adibidez).

177 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.