Filosofian, antiperistasi terminoa aurkako bi faktoreen arteko erlazioa da, bata indartuz bestea ere indartzen denean. Aristotelesek mugimendua antiperistasu kontzeptuaren bitartez azaldu zuen; adibidez, harri bat airera botatzean, aurrerako mugimenduak aurrera egitean atzera bidaltzen den airearen indarrak berak eragiten du; horrela, zenbat eta biziagoa mugimendua, sortzen aire gehigarriaren indarrak gorago mugituko du harria. Gaur badakigu mugimendurako hipotesi hori guztiz okerra dela.
Loturiko artikuluak
Substantzia (filosofia)Filosofian, substantzia terminoa hainbat eratara erabili da. Jatorrian, substantzia (latinezko substantia hitzetik, grezierazko ousias terminoaren parekoa) gauzen oinarrian dauden horiek dira; hala nola formak Platonen filosofian, atomoak atomistentzat…
Potentzia (filosofia)Filosofian, zerbaiten potentzia beste zerbaitera heltzeko edota beste zerbait eragiteko duen berezko ahalmena da. Aristotelesi zor zaio potentzia (δυναμις) kontzeptuaren lehen formulazioa, gauzetan aktu edo egintza eta potentzia…
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…