Filosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, helburu nagusitzat hizkuntza errealitatea ezagutzeko tresna gisa aztertzea duena. Joera horren ordezkari nagusiak izan ziren George Edward…

Logikan, antilogismoa proposizioen hirukote bat da, non proposizio horietako bi egiazkotzat harturik, hirugarrena faltsua dela ondoriozta daitekeen. Ladd-Franklin-en silogismoaren printzipioaren arabera, silogismo bat zuzena izango da, horien premisak aurkako ondorioarekin batera harturik antilogismo bat hartzen denean. Adibidez, "gizaki guztiak hilkorrak dira" eta "Sokrates gizakia da" proposizioetatik "Sokrates hilkorra da" silogismoa zuzena da, "gizaki guztiak hilkorrak dira", "Sokrates gizakia da" eta "Sokrates hilezina da" (azkena konklusioaren aurkakoa) proposizioak harturik, hiru horiek antologismo bat osatzen dutelako; hain zuzen, adibidez, azken biak hartzen baditugu ("Sokrates gizakia da", "Sokrates hilezina da"), bestea, "gizaki guztiak hilkorrak dira" alegia, faltsua da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.