Antartika


KategoriakGeografia

Kredituak:Bosonic dressing

Antartika, kontinente australa ere deitua, Hego Poloaren inguruan hedatzen den kontinentea da. 14 milioi km2-ko azalera du; espaziotik ikusita forma zirkularra du gutxi gorabeheram 4.000-4.500 kilimetroko diametroarekin, Antartikako penintsula dagoen zatian ezik, zeina 1.300km-tan zehar luzatzen den. Inguruko uharte eta uhartedi txiki batzuk ere barne hartzen ditu.  Munduko klima hotzena du; hain zuzen, bere azalera ia guztia izoz-kasko batek estaltzen du, 1.6km-ko bataz besteko lodiera duena. Izotz-kasko horretatik glaziarrak eta icebergak barneratzen Antartika kontinente osoa inguratzen Ozeano Australera. Klima hotzaren ondorioz, kontinentean ez da inor bizi iraunkorki eta han eta hemen eraikitako baseetan bizi diren zientifikoak dira giza presentzia bakarra.

Etimologikoki, Antartika hitzak «artikoaren aurkakoa» adieratzen du, Ipar Polotik beste muturrean dagoela adieraziz. Antzinatik espekulatu zen kontinente australaren existentziarekin, baina XIX. mendera arte inor ez zen bere kostaldera iritsi. Rolad Amundsen esploratzaile norvegiarra izan zen kontinentearen erdian kokatzen den Hego Polora iritsi zen lehena, 1911 urtean. 1959an proposaturiko Itun Antartikoa sinatu duten 58 herrialdeek uko egiten diote Antartikaren gaineko lurralde-erreibindikazio orori.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Antártida.

 

291 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.