Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Ozeano Australa (Ozeano Antartikoa)

Ozeano Australa edo Ozeano Antartikoa Antartika inguratzen duen masa ozeanikoa da, hitzarmenez Antartikako kostaldetik 60 graduko hego-latitudeko paraleloraino zabaltzen dena. Geografikoki, Ozeano Australa ezin da zehaztasunez neurtu, finean inguru horretako urak Ozeano Barekoak, Atlantikokoak edo Indiako Ozeanoko masa ozeanikoen jarraipena direlako, baina itsaslaster zirkunpolar antartikoa zeharkatzen duen masa ozeaniko gisa definitu da, horren mugak zehatzak ez badira ere. Ozeano hotza da, zati handi batean bankisak estaltzen duena eta Antartikako kostaldetik ateratzen diren iceberg handien presentziarekin; denborale bortitzak jasaten dituen ozeanoa ere bada.

181 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.