Gobernua (latinezko gubernare hitzetik, "ontzi bat gidatu") estatua eta horren administrazio pubikoa zuzendu eta kudeatu egiten dituen agintaritza da. Zabalean botere legegilea, judiziala eta exekutiboa biltzen ditu, baina…
Anomia (antzinako grezierako anomos, "legerik gabe", hitzetik) arau sopzialen eta moralaren eza edo horien nahasmendua da, egoismoa balio nagusitzat uzten duena. Gizarte baten hondamendi etiko eta moralaren egoera izendatzeko ere baliatu da. Émile Durkheim (1858 – 1917) soziologoak izan zen anomia terminoa asmatu zuena eta bi testuinguru ezberdinetan baliatu zuen. Lehenbizi, De la division du travail social (1893) lanean, lanaren zatiketa anomikoa definitu zuen, gizarte tradizionaletatik gizarte modernoetarako urratsa azkarregi ematen denean, elkartasun mekanikotik elkartasun organiko batera pasatzeko denborarik eman gabe; kasu horretan lanaren zatiketa trebeziaren arabera ez, baizik eta boterearen eta beste irizpide sozioekonomikoen arabera gertatzen da; hala, Karl Marx-en alienazio kontzeptuaren gertuko litzateke. Bigarrenik, Le Suicide (1897) lanean, berriz, anomia, gizabanakoaren bere gizartearekiko deslotze egoera, suizidioaren kausetako bat zela adierazi zuen.
Robert King Merton (1910-2003) soziologoak desbideratze soziala aztertzean garatu duen kontzeptua ere bada, gizarteak ezartzen dituen helburuak (arrakasta ekonomikoa, gizarte modernoetan) bete ezinean gizabanakoak bizi duen egoera adierazteko. Merton-ek anomiara moldatzeko lau estrategia identifikatzen ditu: berrikuntza (helburuak atxiki, baina beste modu batera lortuz; lapurreta esaterako), aldentzea (helburuak ukatuz, droga-kontsumituz esaterako), erritualismoa (helburuak betetzeko onartzen diren bitartekoak bereganatuz, bitartekoa helburutzat hartuz; lana luzaroan lortu ez arren, ikasten jarraitzen denean, esaterako), eta matxinatzea.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.