Multifuntzionalitatea baliabide edo tresna batek funtzio edo gaitasun batzuk batera garatzeko ahalmena da, helburu desberdinak lortze aldera.

Anezka hegalaridun ehungailua.
Anezka hegalaria, anezka mugikorra edo anezka higigorra John Kay ingelesak 1733 urtean asmaturiko ehungintzarako tresna da, garaiko ehungintza guztiz eraldatu zuena, produktibitatea nabarmen gehituz, oihala zabala egiteko ehungailu bakoitzean bi langile ordez bakar batekin nahikoa baitzen tresna horri esker, anezka ehungailuan zehar jarritako pista horizontal batean mugiraraziz, gurpil batzuen bitartez edo irristaraziz. Aipatu behar da anezka dela bilbea irazki edo hari multzo bertikaletik pasarazten duen tresna dela. Anezka hegalaria Industria Iraultza bideratu zuen asmakuntza garrantsitsuenetakotzat hartzen da, lurrun-makinarekin batera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, flying shuttle; gaztelaniaz, lanzadera volante.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.