Patetismoa larritasun eta oinazezko egoera da, hunkidura handia sortzen duena. Patetikoa, berriz, larritasun eta oinazea dakartzan hura da. Adibidez, oinazea eta larridura erakusten dituen arte irudia patetikoa dela,…

Anekdota (antzinako grezierazko ἀνέκδοτος, anékdotos, « argitaratu gabea »; eta ἀνέκδοτα, anékdota « idatzi gabeko gertaerak », hitzetatik) egiazko gertaera berezi eta bitxi baten kontakizuna da, gehienetan hitzaldi edo elkarrizketa baten haritik kontatzen dena, eta bere bitxitasunean dibertigarria ere izaten dena. Bere helburua entzulearen arreta piztu, eta harengan emozioa eta enpatia piztea da, hitzaldiaren hari nagusiak horretarako aukera ematen ez duenean.
Gertaera soil baten kontakizunak direnez, anekdotak ez dira egoera baten islada adierazgarritzat hartzen, eta bitxikeria moduan soilik ulertu behar dira. Horrexegatik, argudio gisa kasu edo egoera berezi bat aipatzen denean, anekdotikoa dela adierazi ohi da, gutxiesgarri moduan (ikus, gainera, ebidentzia anekdotikoa).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.