Pentsamendu ahula Gianni Vattimo filosofoak (Turin, 1936 - ) proposaturiko erlatibismo postmoderno berria da, modernitateko pentsamendu gogor edo indartsuak proposatzen dituen kontzeptu uniboko eta normatiboen (eta finean horien…
Anbiguitatea, anbiguetatea edo anbioguotasuna gertatzen dela esaten da, termino. kontzeptu, ideia, esaldi edo proposizio batek esanahi edo interpretazio aniz dituenean, eta horregatik zehazgabe edo zalantzazkoa izango da. Teoria zientifiko baten garapenean, funtsezkoa da baliatzen diren kontzeptuak anbiguoak ez izatea, eta beraz guztiz zehatzak (ikus, pentsamendu kritikoa).
Hizkuntzalaritzan, anbiguitatea lexikoa izan daiteke, hitz batek izan ditzakeen esanahi desberdinek sorrarazten dutenean ("postre ederra", estetikoki ederra nahiz goxoa izan daiteke), edo sintaktikoa, esaldiaren eraketa denean anbiguitatearen iturria ("biharko artikulua irakurri behar duzu", bihar artikulua irakurrita izan behar duzu nahiz bihar argitara emango den artikulua irakurri behar duzu).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, ambiguity; gaztelaniaz, ambigüedad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.