Analogiak


KategoriakFilosofia

Jatorrian, analogia (antzinako grezierazko ana logon esamoldetik, "proportioz batekin bat") bi entitateen arteko antzekotasuna eta parekotasuna adierazteko erabiltzen den terminoa da. Horrela, bi gauza antzekoak eta parekoak diren bi gauza analogoak direla esaten da. Aurkako terminoa disanalogia da, beste gauzetatik alderdiren batean desberdina den gauza bat adierazten duena. Ikus, gainera, Gizapedian bertan, homologia.

Erdi Aroan, eskolastikoaren baitan, analogiak esanahi berria hartu zuen. Logika eskolastikoan kontzeptuen hiru esanahi mota daudela ezarri zuen: unibokoa, esanahi bakarrekoak (behia, ugaztuan); ekibokoak, esanahi desberdinetakoak (adibidez, banku, esertzeko altzaria eta erakunde ekonomikoa izan daitekeena aldi berean); eta analogoak, esanahi desberdinetakoak, baina aldi berean antzekoak direnak. Definizio horretatik, analogia teologian erabili zen; hain zuzen, Tomas Akinokoak Jainkoaren ezaugarriak (ahalguztiduna, orojakilea) literalki edo modo unibokoan ez, baizik eta analogiaz ulertu behar zirela.12

Erdi Aroan jarraituz, analogiaz unibertsoaren ordena beste entitate batzuetara zabaldu daitekeela uste zen, hala nola legera eta agintera, horiek justifikatzeko (Eguzkiaren nagusitasunari erreparatuz, eta abar). Zientzian ere baliatu da analogia hipotesi eta teoria berriak plantetazeko; zuzenak izango dira, gerora, metodo zientifikoaz frogatzen badira. Gizarte zientzietan, ordea, problematikoagoa da analogiaren erabilera, analogiaz emandako argudioak egiaztatzea sinplea ez denez, giza eta gizarte errealitatearen berezko konplexutasunagatik; areago, zerbait azaltzeko errealitate analogoa baliatzea sinpleegia eta engainagarria izan daiteke (ikus, erredukzionismoa).3

 Erreferentziak

2.
Beuchot Puente M. La analogía en algunos medievales. Albertus Magnus. 2012;1(1).
3.
analogy | reason. Encyclopedia Britannica. https://www.britannica.com/topic/analogy-reason. Accessed October 21, 2017.
355 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.