Enpresan, analisi marjinala erabakiak hartzeko irizpide bat da, zeinaren arabera baliabide edo ekintza baten kostu gehigarriak sorrarazten duen etekin gehigarria neurtzen den. Etekin gehigarria kostu gehigarria baino handiagoa bada, erabakia baliabide edo ekintza hori garatzearen aldekoa izango da. Analisi marjinalaren perspektibak "dena ala ezer ez" ikuspegia gainditu, eta enpresa har dezakeen erabaki bakoitza egokia den hartzen du kontuan.
Loturiko artikuluak
Analisi diskriminatzaileaBanako elementuak aldez aurretik multzo jakinetan bildurik, aldagai kualitatibo bateko kategorien artean alegia, eta haiei buruzko aldagai azaltzaile batzuk jasota, analisi diskriminatzailearen helburua banako elementu batek zein multzotan izango…
 
 
Analisi ekonomiko-finantzarioaAnalisi ekonomiko-finantzarioa enpresako kontabilitate-informazioan oinarrituta egiten diren azterketen multzoa da, enpresaren egoera ekonomikoa (errentagarritasuna edo mozkinak lortzeko ahalmena) zein finantza-oreka (enpresaren inbertsioak eta finantzazioak nola egokitzen diren, zor-obligazioak…
 
 
Kostu marjinalaKostu marjinala produktu edo zerbitzu baten unitate gehigarri bat eskuratzeak dakarren kostu gehigarria da (ikus, gainera, unitateko kostua). Kontzeptu garrantzitsua mikroekonomian, kostu finkoarekin, aldakorrarekin eta batez besteko kostuarekin…