Artikulu hau adiera finantzarioari buruz da; amortizazio-funtsa kontabilitate-adierari buruz jakiteko, ikus Amortizazio metatua.
Amortizazio finantzarioan, amortizazio funtsa pertsona edo erakunde batek jasotako maileguak itzultzeko aurrezten joan den diru kantitate guztien batura da. Halaber, mailegu baten printzipal edo tronkotik une jakin batera arte itzulitako kopurua ere bada.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sinking fund; gaztelaniaz, fondo de amortización.
Loturiko artikuluak
Merkataritza-funtsaMerkataritza-funtsa edo merkataritza-fondoa negozio bat eskuratzean zehatz identifikatu ezin daitezkeen ibligetu ukiezinaren elementuak dira, hala nola bezeria, merkatu-kuota, marka-irudia, salmenta-sarea eta giza kapitala. Horren balorazioa negozioaren eskuratze-prezioari identifikagarria…
Amortizazio finantzarioaAmortizazio finantzarioa enpresak edo partikular batek duten zor edo pasiboa kitatu edo itzultzeko aldiro egin dituen ordainketak kalkulatzeko modua da, interesak nahiz amortizazio-funtsa osatzeko kuotak (maileguaren printzipala itzultzeko…
Hondar-bizitza (finantzak)Finantzetan, hondar-bizitza, ingelesez residual maturity, zorra guztiz kitatu edo amortizatu arte falta den denbora da.