Geografiaren definizioa Geografia lurrazaleko ingurune fisikoa eta gizakiak hura populatu eta eraldatu duen modua deskribatu eta irudikatu egiten duen zientzia da. Halaber, ingurune fisikoak giza jardueran duen eragina…
Labarra lurrazalean dagoen malda handiko eremua da. Kostaldeko lerroan sortzen direnean, itsaslabar deitzen zaie, eta itsasoak kostaldean eragiten duen abrasioaren ondorioz (itsaslabarretik grabitatez eroritako higakinek itsasoaren indarrez itsaslabarraren aurka jotzean eraginda) sortzen dira gehienbat, nahiz eta bestelako prozesuen bitartez ere sor daitezkeen, sumendien erupzioez esaterako; egindako estimazioen arabera munduko osoko kostaldeen %80a itsaslabarrez osaturik dago.
Lur barnealdean ere aurkitzen dira labarrak, mendi magaletan, orogenesis prozesuek eraginda, eta baita arroila eta bailara estuetan ere, erliebe tabular batean ibai batek eragiten duen higadura hidrikoaren ondorioz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cliff, sea cliff, coastal cliff; gaztelaniaz, acantilado, acantilado marino, acantilado costero.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.