Geografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…
Gizapedia
Kredituak:Martin23230-Commons
Amerika mendebaldetik Ozeano Atlantikoak eta ekialdetik Ozeano Bareak mugatzen duten kontinentea da. Iparretik hegora, Ozeano Artikotik Ozeano Bareak eta Ozeano Atlantikoak bat egiten duten Hornos lurmuturreraino hedatzen da kontinenteko lurralde nagusia, 14 000km-tan zehar gutxi gorabehera. Lurra planetako lur urgaineratuaren %28.4 hartzen du; horrela, bigarren kontinente handiena da, Asiaren ondoren, eta mendebaldeko hemisferioaren lur gaineko ia azalera osoa hartzen du.
Amerika bi azpikontinentetan banatze da: Ipar Amerika eta Hego Amerika, Erdialdeko Amerika izeneko eskualdetik lotzen direnak. Horregatik, maiz Amerika ordez, Amerikak ere esaten eta hortik eratortzen diren Ameriketako, Ameriketara, ... Bertako biztanleei amerikarrak deitzen zaie.
Amerikaren populatzea duela 20.000-16.000 urte bitartean izan zen, Asiatik populazio batzuek Bering itsasarteak zeharkatuta. Lehenengo populazio horien ondorengoak, kultura anitzetan banatuta, Ameriketako populazio indigenatzat hartzen dira. 1492 urtean, Kristobal Kolonek antolaturiko espedizio baten bitartez, europarrek Amerikaren existentziaren lehen berria izan zuten, Amerikaren aurkikuntza deitzen den gertakari historikoa, eta Amerika europarren Mundu Berria bilakatu zen, Ozeaniarekin batera. Horren ondoren, Amerika kolonizatzeko prozesua abiarazi zen, horren eragile nagusiak Espainia, Portugal, Erresuma Batua eta Frantzia izanik, populazio indigenen genozidioarekin kasu askotan. Horren ondorioz, kultura indigena asko desagertu egin dira eta gaztelania, ingelesa, portugesa eta neurri txikiagoan frantsesa dira kontinenteko hizkuntza nagusiak. Egun, Ameriketako Estatu Batuak, Ipar Amerikan, munduan indar ekonomiko eta militar handiena duen herrialdea da.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.