Amaierako ebaluazioa edo bukaerako ebaluazioa ikaskuntza-irakaskuntza prozesu estandar baten ondoren, hala nola sekuentzia didaktiko baten ondoren eta ikasturtea edo hezkuntza-zikloa bukatuta, garatzen den ebaluazioa da, hasieran planteaturiko helburuak bete diren zehazte aldera. Haur-hezkuntzan, haurraren garapena egokia den erabiltzen da. Ebaluazio hezitzailearen azken mugarri gisa interpretatu daiteke edo ebaluazio sumatibo huts gisa, besterik gabe azken helburuak bete diren egiaztatzeko, zuzendu edo hobetzeko aukerarik eman gabe.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, evaluación final.
Loturiko artikuluak
Ebaluazio normatiboaEbaluazio normatiboa edo ebaluazio arauemailea ikasleak, indibidualki harturik, taldeko emaitzek ezarritako norma edo baremoaren arabera ebaluatzen dituen hezkuntza-ebaluazioa da, proba eta azterketa batzuen bidez, ikaslea taldearen barnean sailkatuz.…
Ebaluazio-irizpideakHezkuntzan, ebaluazio-irizpideak ikasleen ikaskuntzari buruz ezarritako konpetentziak, trebetasunak edo edukiak bete diren erabakitzeko aurreikusten diren informazioak dira, ikaslearen behaketan eta hark eginiko proba eta jardueretan oinarrituta. Beste hizkuntzetan:…
-