Alteritatea (latinezko alter hitzetik) edo bestetasuna norbera bezalakoa ez den beste hura da, izan gizabanako izan gizataldea, bereziki beste horiek gizartetik inposaturiko arauz kanpokoa denean. Beste hori norberarenak ez diren ohiturek eta balioek ere osa dezakete. Gizartearen erronka beste hori, alteritatea sortzen duena, onartzea da. Kontzeptua XX. mendeko filosofia, soziologia eta antropologiatik sortu zen, beste subjektuaren objektibazioa eta ondoriozko murrizketa saihestu nahian, subjektuaren ikuspegi berriak zabalduz, eta ikuspegi horietatik sor daitezkeen galderak erantzunez: adibidez, nola topatu bestea gatazka sortu gabe? Nola hartu bestea haren identitatea suntsitu gabe? Asmo oneko alteritatetik bestea gatazka politikorik gabe onartu behar da, baina paradoxikoki hau jarrera menderatzaile batetik egiten da.1
Ikus, gainera
Erreferentziak
1.
Velarde Cañazares M. Alteridad. In: Diccionario Del Pensamiento Alternativo. Biblos; 2008:30-33.
Loturiko artikuluak
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
SubjektibazioaSubjektibazioa subjektuak eta haien subjektibitatea sortzeko prozesuak dira. Subjektu hutsak sortzetik urrun, subjektibazio prozesuak ez dira neutralak eta logika politiko zehatzen arabera eratzen dira, teknologiaren, administrazioaren eta disziplinaren…
SubjektibitateaAdiera arruntean, subjektibitatea subjektiboa izatearen nolakotasuna da, gauzak norberaren ikuspuntutik pentsatu eta adierazteko modua. Adibidez, "irakurtzen ari naizen liburua ez dut batere atsegin" proposizioa subjektiboa da guztiz, hots,…