Alfabetizazioa (alfabetatzea)


KategoriakHezkuntza

Alfabetizazioa edo alfabetatzea irakurtzen eta idazten, entzuten, ulertzen eta hitz egiten ikasi eta irakasteko prozesua da, baita ere orokorrean gaitasun horiei guztiei ematen zaien izena. Adiera zabalago batean, dimentsio sozialak eta kulturalak ere biltzen ditu, hain zuzen "mundua irakurtzeko gaitasuna", Paulo Freire pedagogoaren hitzetan. Gaitasun horren gabezia edo gaitasun hori mugatuta duten pertsonak analfabetoak direla esaten da. Analfabetoen fenomenoari analfabetismo deritzo, eta analfabetismo-tasaren bitartez jasotzen da (analfabetoen portzentajea, alegia).

Zenbai maila bereizten dira alfabetizazioan: alfabetizazio minimoak testu labur bat irakurri, idatzi eta ulertzeko gaitasuna jasotzen du; alfabetizazio funtzionalak berriz,  gizartean modu egokian eta laguntzarik gabe jarduteko gaitasuna jasotzen du; egungo gizarte konplexuetan alfabetizazio aurreratua ere aipatzen da, testu konplexuak irakurri eta ulertu eta haietatik eskuraturiko informazioa baliatzeko gaitasunarekin loturik. Alfabetizazio zientifiko eta teknologikoak gaitasun zientifiko eta teknologikoak biltzen ditu, egungo gizartean horiek ere beharrezkoak diren heinean (smartphone bat erabiltzen jakitea, Interneten informazioa bilatzen eta partekatzen jakitea, ...).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, literacy; gaztelaniaz, alfabetización.

Ikus, gainera

247 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.