Alfabetizazio digitala pertsona batek ordenagailuak eta bestelako tresna digitalak erabili, haiekin egin daitezkeen atazak garatu eta eduki digitalak sortzeko duen gaitasunen multzoa eta horien erabilera maila da. Definizioan azaldu bezala, alfabetizazioa gaitasun maila bat da, eta beraz pertsonaren adinaren eta maila profesionalaren arabera, gaitasun eta trebetasun desberdinak garatu beharko ditu. Alfabetizazio digitala, gainera, pertsona batek bere bizitza osoan eta garapen profesionalean zehar garatu beharko duen gaitasuna da, une bakoitzean teknologia digitalek eskaintzen dituzten aukeren arabera.
Loturiko artikuluak
Aro DigitalaAro Digitala XX mendearen bukaera aldera hasitako aldi historikoa da, ezaugarritzat duena arlo ekonomiko eta sozial guztietan informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen erabilera masiboa, digitalizatutako informazio-kopuru itzelak jasoz,…
Alfabetizazioa (alfabetatzea)Alfabetizazioa edo alfabetatzea irakurtzen eta idazten, entzuten, ulertzen eta hitz egiten ikasi eta irakasteko prozesua da, baita ere orokorrean gaitasun horiei guztiei ematen zaien izena. Adiera zabalago batean,…
Liburutegi digitalaLiburutegi digitala liburuak eta besteko dokumentuak formato digitalean gorde eta eskura jartzen dituen plataforma digitala da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, biblioteca digital.