Alemaniaren bateratzea (1871)


KategoriakHistoria

Alemaniaren bateratzea XIX. mendean zehar garatu eta 1871 urtean burutu zen prozesu historikoa izan zen, XIX. mendearen hasieran Alemaniako lurraldea osatzen zuten 39 estatuek bat egin zutenean azkenean, Prusia abiagunetzat harturik eta azkeneko urteetan Otto von Bismarck estatu-politikariak garatu zuen odolezko eta burdinazko ekimen belizistaren ondorioz. Ekimen horretan Danimarkaren (1864), Austriaren (1866) eta Frantziaren (1870-71) gerrak izan ziren, Alemaniaren nagusitasuna sendotzeko. Frantzia 1871 urtean garaitu ondoren eta Alemania bat eginik, Gilen I.a Alemaniako enperadore izendatu zen, Bigarren Reich delako garai historikoari hasiera emanez. Horren guztiaren ondorioz, Alemania Europako potentzia nagusietako bat bihurtu zen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, unificación de Alemania.

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.