Esperimentuen diseinuan, aleatorizazioa, zorizkotzea, zorizkoketa, ausazkotzea eta ausazkoketa unitate esperimentalei tratamendua eta kontrola zoriz esleitzea da, ezkutuko aldagaien eragina deusezte aldera. Adibidez, ikasle batzuen artean errefortzu-orduek izan dezaketen eragina aztertzeko, errefortzua jasoko duten eta jasoko ez duten ikasleak (talde esperimentala eta kontrol-taldea, hurrenik hurren) zoriz aukeratu behar dira dira; ikasgela bateko ikasleei errefortzua ematea eta beste ikasgela batekoei ez, irtenbide desegokia litzateke, ikasgelaren efektuak aldakortasun sistematiko eta ez planifikatua eragingo lukeelako, ikasleak zoriz banatzean bi taldeetan ikasgelaren efektua ezabatuko genuke eta berezko aldakortasuna soilik geratuko litzateke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, random assignment, randomization; gaztelaniaz, aleatorización.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
EsperimentazioaEsperimentazioa edo saiakuntza esperimentuak garatu eta horri buruzko ondorioak ateratzeko prozesua da. Metodo zientifiko nagusietako bat da, behaketa-ikerketekin batera. Zehatzago, esperimentazioan ikertzaile batek fenomeno bat (gertaera bat, datu bat)…
Diseinu multifaktorialakEstatistikan, diseinu multifaktoriala edo faktore anitzeko diseinua faktore batzuk batera aztertzen dituen esperimentu-diseinua da. Faktoreak batera aztertuz, ikergai den fenomenoaren ikuspegi osotua emateaz gainera, haien arteko interakzioak azalarazteko…
Blokeak (esperimentuen diseinua)Esperimentuen diseinuan, blokeak sortzea unitate esperimentalak biltzea da, unitate haiek beraien artean ahalik eta antzekoenak izan daitezen. Errore esperimentala murrizteko tresna bat da, dagokion bariantza-analisian efizientzia eta zehaztasun handiagoak…