Kontabilitatean, aldizkapena, aldizkakotzea edo periodifikazioa ekitaldi ekonomiko bakoitzari soilik dagozkion sarrerak eta gastuak egozteko prozesua da, diru fluxua noiz gertatu den kontuan hartu gabe. Sortzapen printzipioaren aplikazioa da. Adibidez, abenduaren erdialdean hurrengo hilabete osoko alokairua (100 euro) kobratu bada, sarrera moduan 15 eguneko alokairua erregistratu behar da urte horretan, eta beste 15 eguneko alokairua hurrengo urteko sarrera moduan kontabilizatu. Honela egin daiteke, sarrera aurreratuak izeneko pasiboko kontua baliatuz:
Abenduaren 15ean
Alokairuak___________50
Sarrera aurreratuak___50
Urtarrilaren 1ean
Sarrera aurreratuak____50
Loturiko artikuluak
SortzapenaSortzapen-printzipioa transakzioak eta egitate ekonomikoak gertatu edo sortu egiten diren unean, sortzapen-datan alegia, erregistratu behar direla ezartzen duen kontabilitate-printzipio eta araua da, horiei dagozkien diru-fluxuak (ordaintzea eta kobratzea) noiz…
MantentzeaMantentzea edo mantentze-lana sistema edo produktu batek modu egokian funtzionatzen jarrai dezan edo funtzionatzen jartzeko burutu beharreko lanen multzoa da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, maintenance; gazteleraz, mantenimiento.
HornitzaileakHornitzaileak enpresa edo erakunde bati produktuak saldu edo eskura jartzen dizkiotenak dira. Saltzaile edo kontratista ere deitzen zaie. Kontabilitatean, hornitzaileekiko zorrak "Hornitzaileak" atalean sartzen dira. Ikus, gainera Bezeroak